Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean banatu ditugu 2009ko ARGIA Sariak. Hauexek izan dira saridunak: Librezale (Internet), Patxi Huarte "Zaldi Eroa" (Prentsa idatzia), Margotu Egunak, atez-ateko zabor bilketa sustatzeko Usurbilgo Udalak egin duen kanpaina (Publizitatea), Erlo Telebistako Gure saltsan saioa (Telebista) eta Mikel Atxaga (Merezimenduzkoa).