Bi lagunen arteko elkarrizketan onarrituta, munduan egun dauden arazo eta desorekez hitz egiten duen dokumental laburra da Iraia Irazusta eta Beñat Goiaren lana. Bereziki Ekialde Hurbileko errefuxiatuen krisian jartzen dute fokua otordu baten bueltan bildu diren bi lagun hauek.
2023ko Mundukide saria jaso zuen film labur honek, Huhezinema, euskarazko film laburren lehiaketaren 16. edizioan.