Maiatzaren 25etik 28ra ospatuko da aurtengo Literaturia. Euskal literatura sustatzeko helburua du, eta hiru printzipiotan oinarritzen da: literatura da ardatza, euskaraz sortua edo euskarara ekarria, eta herritik eta herrirako egina. Emanaldiak, azoka, liburu-aurkezpenak, haurren gunea, itzulpen-tailerra, erakusketa antolatuko dituzte Zarautzen.