Joseba Sarrionandia euskal idazlea da. 1980an etakidea izateagatik torturatu eta preso sartu zuten. Bost urte geroago, kartzelatik ihes egin zuen bozgoraile batean ezkutatuta. Geroztik, ipuin, nobela, poema eta saiakera liburu asko idatzi du erbestetik.
Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioan murgildurik, hamabi zinegilek sortutako film kolektiboa dugu Gure oroitzapenak. Autoreak, poemetatik eta ipuinetatik abiatzen dira haren aurpegi poliedrikoa eraikitzeko.
Maialen Sarasua, Maider Oleaga, Asier Altuna, Josu Martinez, Özcan Alper, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Itziar Leemans, Eugène Green, Oskar Alegria, Mireia Gabilondo eta Carlos Quintelak osatzen dute zinegileen talde hau.