Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburuko "Ez duzu ezer arraroa antzematen?" narrazioan oinarritutako film laburra.
Zortzi urteren ondoren, Hegoa amaren etxera bueltatuko da, Hendaiara. Ez zaie erraza egingo hainbeste denboran askatutako haria jarraitzea. Amak zaintzea eskatuko dio alabari, izan ere eskuak aldatu zaizkiola aitortuko dio, bereak sentitzen ez dituela. Baina Hegoak hasiera batean ez dio halako zainketarik emango. Xare lagunarekin hitz egiterakoan, protagonistak dudan jarriko du ama-alaben arteko zaintza trukea.
Fitxa