Galdera orokor batetik abiatu dira Ertzak saioan: zer dago jokoan euskal herritarrentzat Espainiako hauteskunde orokorretan? Azken legegintzaldiko gai nagusiak mahai gainean jarri dituzte Onintza Enbeita (EH Bilduko Bizkaiko hautagaia), Aitor Esteban (EAJko Bizkaiko hautagaia) eta Nagua Alba (Podemos-eko Gipuzkoako hautagaia) politikariek. Alderdi hauek dira saioan parte hartzea onartu dutenak.