Baserritarrek mundu mailan bizi duten egoera aztertu dute Ertzak saioan. Elikadura negozio bilakatu da inoiz baino gehiago, eta horrek zuzenean kolpatu ditu mundu mailako nekazari guztiak. Hazi transgenikoak, eredu agroindustrialaren aldeko diru-laguntzak... badago bestelako nekazaritza eredua eta hori da eragileek defendatzen dutena. Esti Redondo (Via Campesina) eta Paul Nicholsonekin (EHNE Bizkaia) ertzak aztertu dituzte.