Ezagun bihurtu dira Internet eta sakelako telefono bidez deitutako elkarretaratze espontaneoak. Dena den, badira sare sozialak benetako gizarte aldaketa eragiteko gai ez direla dioten ahotsak ere. Horregatik, konpromiso alferraren aurka, zenbait ondorio ateratzea beharrezkoa da. Batetik, zaila dirudi benetako aldaketa lortzea inguru birtualean bakarrik eraginez; eta bestetik, konprometitu birtuala ez da konprometitu errealaren sinonimo. Halere, Internet bera izan daiteke jendea kausa baten alde konprometituarazteko bitarteko aproposa.