Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Zer da Azpeitiko Elkargunea?
2016-02-24

Azpeitiko Elkargunea merkatu soziala eta herritarren arteko elkartasuna indartzeko asmoz sortu zen 2015eko irailean, hainbat hilabetetez lokala prestatzeko auzolanean aritu ondoren. Lau egitasmo bildu dira Elkargunean gaur arte: Arropa bankua, artisauen txokoa, baserritarren banaketa puntua eta bigarren eskuko denda. Eredu kapitalistari espazioak irabazi eta justizia sozialean oinarrituriko Azpeitiaren aldeko lana egingo dute.

Azpeitiko Elkar-ekin taldea orain dela hiru urte sortu zen, hainbat herritarrek egoera sozialaren gainean zituzten kezkek eraginda. Taldeak ekimen anitzak landu ditu denbora tarte horretan, aldaketaren sozialaren norabidean herritik bertatik eragiteko xedearekin: Aniztasunaren inguruko dinamikak, mobilizazioak, azokak, eztabaidak, kultur emanaldiak, energiaren gaineko jardunaldiak, alternatiba ekonomikoen inguruko kanpainak...