Zantxo Azkarra, Etxahun Irurik idatzitako pastorala Gotaine-Iribarnen emana izan zen 1963an. Jean-Michel Guilcher etnologo-ikerlaria, lan berezi bat egin nahian, Jean-Pierre Gestin bretoindar zinegilearekin Gotainera hurbildu zen eta pastorala filmatu zuen baina urteak pasa eta ez zen sekulan pastoralaren irudirik agertu. Mixel Etxekoparrek pastoralaren soinua bildua zuen, duela urte anitz. Azkenean, kasualitate hutsez, 2022ko udan, pastoralean aingeru izan zen André Aranazek interneten pastoralaren irudi batzuk ikusi zituen eta horrela Jean Pierre Gestin orduko filmatzailea aurkitzea posible izan da.
Kanaldudek pastorala berreraiki du, Euskadiko Filmategiak eta Dantza.eus webguneak numerizatutako irudi gehigarriak baliatuta eta hemen duzue ondarea zaintzearen fruitu ederra.