Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarren bozek aginduko dute datorren igandetik aurrera Eusko Jaurlaritza berriaren osaketa zein izango den. Inkesta guztien arabera EAJ eta EHBilduren hautagaiak dira lehendakaritzara heltzeko aukera duten bakarrak. Kanpaina honetan Laura Mintegi eta Iñigo Urkulluren arteko aurrez-aurrekorik ikusiko ez dugunez, bi lehendakarigaiei Argiarako egin dizkiegun elkarrizketen zati nagusiak hautatu eta parez-pare jarri ditugu.