2016ko urriaren 1ean ospatu zen UdazkenFest Gasteizen. Hiriburuko tabernetan kontzertuak izan ziren eguerditik gaueko ordu txikiak arte; Matxete plazan txosnagunea eta hainbat ikuskizun, Probintzia plazan olerki eta dantzak; Plaza Berrian umeentzako txokoak... Arratsaldeko 18:00etan Olagibel kaletik abiatu zen "ManiFesta" eta, musika lagun, milaka lagunek dantza egin zuten "Euskal presoak etxera!" oihukatzen zuten bitartean.