Azken urteetako borroka sozialen bultzadaz Arabako kaleak hartu zituzten milaka eta milaka grebalarik urtarrilaren 30ean. Goizeko piketeek lantokietako jarduna eten zuten eta eguerdian 25.000 lagun atera ziren Gasteizko kaleetara. Arratsaldean, berriz, mobilizazioek aurrera egin zuten Araba osoan.