BDZk antolatuta, txirrindula martxak egin dituzte larunbatean Nafarroako hainbat zonaldeetan Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Agoitzaldean, Lekunberrin, Aezkoan, Burlata eta Atarrabian, Lizarraldean eta Iruñean izan dira mobilizazioak. Azken honetan, Marabiyak ekimenak deitutako BiziFest jaialdiarekin bat egin dute txirrindulariek giro paregabean.