Nafarroan euskararen inguruko dinamika, eragile, zein egitasmo ezberdinetan lan ari diren norbanako ezberdinek manifestu eta dinamika berri bat aurkeztuko dute gaur Iruñean. Manifestuan, euskararen aldeko defentsa egiteaz gain, harrotasun eta ilusio olatu bat sortzera deia luzatu nahi izan dute da. Ekainaren 10ean eginen den "mobilizazio historikoa" batean parte hartzeko gonbitea egin dute, "azken hamarkadetan euskararen alde egon den mobilizazio herritar jendetsuena" izanen dela iragarriz.