Aurtengo Maiatzak 1 langileen eskubideak aldarrikatzeaz gain, bizitzaren garestitzearen gorakada oso presente izan dute sindikatuek, baita ere Errusia eta Ukrainaren arteko gerra eta egoera ekonomikoari aurre egiteko gobernu ezberdinek hartutako neurriak. Ondasuna banatzeko eta fiskalitate egoki bat aplikatzea izan dira, besteak beste, aldarrikatutako neurriak.