Azken mustrakak gelditzen dira muskildiarrek publikoaren aitzinean Simone Veil pastorala eskaini aurretik. Aurten hiru hitzordu nagusi antolatuak dira herriko pentze batean uztailaren 24an eta 31n igandez eta abuztuaren 6an larunbatez.
Orain arte herritarrak Etxartea etxaldeko bastimendu batean bildu dira pastorala lantzeko. Etxarteko familia, beste anitz bezala, biziki inplikatua eta engaiatua da emankizunean. Kanaldudek familiako hiru emazteen lekukotasunak bildu ditu, belaunaldiz belaunaldi pastoralaren aldeko maitasuna transmititzen denaren erakusle.