Duela sei urte Rana Plaza deituriko eraikina behera erori zen Bangladeshen eta 1.138 lagun hil ziren azpian harrapatuta. Multinazionalentzat ekoizten zuten arropa fabrikak zeuden eraikinean eta baldintza negargarrietan egiten zuten lan bertan, inolako segurtasun neurririk gabe. Gaur egun, egoera ez da hobetu, eta oraindik ere arropa fabriketako langileek protestan jarraitzen dute lan baldiintzak hobetzea eskatzeko.