Ezkaba mendian espetxe bihurturiko San Kristobal gotorlekuan, 2.500 preso pilatu zituzten frankistek baldintza penagarritan, Hainbat presok antolatuta, 1938ko maiatzaren 22an 795 lagunek hanka egin zuten, Europan inoiz izandako ihesaldi handienean. Haietatik 206 mendian hil zituzten eta gainerako guztiak kartzelara itzularazi, zigor oso gogorrekin. Hiru presok baino ez zuten lortu Pirinioetako muga gurutzatzea.