Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Paris 365: Familia bat, aurrera egiten jarraitzeko
2025-04-16

Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari utziko ziotela ezin zutelako arreta egokia eman eta tentsioa zegoelako jantokiaren kalean. Barne hausnarketaren ostean, apirilaren 7tik, afariak eskaintzen dituzte berriz. Maria Argain gizarte langileak, Juana Urra gizarte langile ohiak eta boluntarioak, Wilfredo Hurtado eta Toribio Colchado erabiltzaileak mahai baten bueltan eseri, eta neurrien inguruko xehetasun gehiago eman dituzte. Elkarrizketa: Olaia L. Garaialde Bideoa: Manex Moreno Uharte