Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Paperik gabeko ehunka lagunek Parisko Panteoia okupatu dute
2019-07-15

Ostiralean, uztailak 12, 600 lagun baino gehiago sartu ziren Paris erdialdean dagoen Panteoia eraikin turistikoa okupatzera. Hiru orduz egon ziren bertan migratzaileen egoera erregulatzea eta etxebizitza bermatzea eskatzeko. "Jaka Beltz" deituek asteak daramatzate Édouard Philippe Frantziako lehen ministroarekin bilera bat egin nahian, baina momentuz, ez dute lortu. Hala ere, guztien egoera erregulatu ezean borrokan jarraituko dutela adierazi dute.