Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Paisaia baten lehen haziak
2020-12-10

1990eko abenduaren 6ko goizean iritsi zen euskarazko egunkari nazionalaren lehen alea irakurleengana. 2020an bete dira 30 urte, eta BERRIAk erreportaje eta elkarrizketa sorta bat argitaratu du urteurrena oroitzeko. Irudiz ere landu du urteurrena, eta garai hartan lehen zenbakiaren edizioan lan egin zuten hamar lagunekin hitz egin du: Pantxike Agirrerekin, Jose Luis Aizpuruarekin, Eba Arratibelekin, Maite Arregirekin, Jon Barandiaranekin, Josu Landarekin, Maixa Olanorekin, Ana Unanuerekin, Iñaki Uriarekin eta Bea Zabalondorekin, hain zuzen ere. Lehen zenbaki hura nola sortu zen gogoratu dute, eta bizipen zein anekdota bitxiak kontatu dituzte.

Bideo hau Berria.eusek argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Berria.eus Berria.eus