Ondalan duela urte eta erdi jarri zuten martxan nafar batzuek, eta ilusio handiarekin hasi ziren lanean, gaur egungo erritmo eroarekin sukaldean aritzeko denborarik ez dutenentzat janaria prestatzen. Elikadura burujabetzaren aldeko proiektu kooperatibo honek, baina, kolpe gogorra jaso zuen pasa den abenduan izan ziren uholdeekin. Burlatan duten lokala ur azpian geratu zen, eta galerak oso handiak izan ziren. Orain, berriz martxan dira eta bazkide berriak bilatzen dituzte.