Oinharri eskola 2019an ernaldu zen Euskal Herrian, Brasilgo ENFFtik hazia ekarrita. Lehen barnetegia egin genuen orduan eta ordutik poliki-poliki sustraiak errotzen joan dira, formakuntza politikoaren inguruko eragileen artean lehenik, eta herri mugimendu zabalean gero.
Baztanen abiatu zen bidea, Euskal Herriko herri eta eskualde anitzetatik barna aurrera doa, lurralde osora zabaldu nahian. Abiadura biziko munduan, poliki-poliki gabiltza, pilulaz pilula, erreportaje honekin bezala, gure egitasmoa askotariko ahotsen bidez azalduta.
4. Sasi guztien gainetik, eskolen erronkak
Eskolaren erronkak borrokaren erronka berak dira. Materialismo historiko eta dialektikoaren erabilgarritasuna errealitatea eraldatzeko, posmodernismoz eta posez blai gauden honetan. Kolektiboaren eta elkarbizitzaren izaera funtsezkoa indartzea, indibidualizazio eta atomizazio basatiaren erdian. Borroka eta eskola binomioaren zentzua zabaltzea bera dugu erronka. Ernaldu zen hazi hori sustraitzea da erronka, gure kasuan.