Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Oinharri eskola - Formakuntza politikorako gure metodoa
2025-01-21

Oinharri eskola 2019an ernaldu zen Euskal Herrian, Brasilgo ENFFtik hazia ekarrita. Lehen barnetegia egin genuen orduan eta ordutik poliki-poliki sustraiak errotzen joan dira, formakuntza politikoaren inguruko eragileen artean lehenik, eta herri mugimendu zabalean gero.

Baztanen abiatu zen bidea, Euskal Herriko herri eta eskualde anitzetatik barna aurrera doa, lurralde osora zabaldu nahian. Abiadura biziko munduan, poliki-poliki gabiltza, pilulaz pilula, erreportaje honekin bezala, gure egitasmoa askotariko ahotsen bidez azalduta.

2. Bidea egiten, formakuntza politikorako gure metodoa
Metodo baten bidez lortzen ditu eskolak bere helburuak. Hain zuzen, metodologia anitzen bidez gauzatuko du metodo hori. Ez dira gauza bera. Eskolak errealitatearen isla diren neurrian, borrokaren une bat, metodoa materialismo dialektiko eta historikoa da. Kontraesanak mugiarazten badu dena, eskola ez da salbuespen izango.