Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Oinharri eskola - Eskolen jatorria
2025-01-22

Oinharri eskola 2019an ernaldu zen Euskal Herrian, Brasilgo ENFFtik hazia ekarrita. Lehen barnetegia egin genuen orduan eta ordutik poliki-poliki sustraiak errotzen joan dira, formakuntza politikoaren inguruko eragileen artean lehenik, eta herri mugimendu zabalean gero.

Baztanen abiatu zen bidea, Euskal Herriko herri eta eskualde anitzetatik barna aurrera doa, lurralde osora zabaldu nahian. Abiadura biziko munduan, poliki-poliki gabiltza, pilulaz pilula, erreportaje honekin bezala, gure egitasmoa askotariko ahotsen bidez azalduta.

3. Eskolen jatorria
Eskolak formakuntza beharraren ondorio dira, borrokak burura eramateko, borrokak hobetzeko, helburuetara gero eta gehiago hurbiltzeko sortzen da eskolaren beharra. Horregatik, hasieratik, borrokaren zerbitzura dago eskola.