Errobi eta Hazparneko herri elkargoek, Hendaia eta Uztaritze herriek gomitatu dute Nicolas Tournadre, Aix-en-Provence Marseillako unibertsitatean irakasle eta ahozko hizkuntzetan berezitua den CNRS-ko ikerlaria. Euskararen berezitasunaz bost hitzaldi eman ditu eta Kanaldude Uztaritzen izan da UztaHitzan ekimenean. Tournadrek zortzi hizkuntza familiatako mintzairak menperatzen ditu eta Tibeteko hizkuntzak ikertu ditu euskararekin batera, besteak beste.