"NATO-EB ez! Euskal Herria antiinperialista!" lelopean ehunka lagun batu dira Bilboko kaleetan Askapenak, EBren eta NATOren aurkako Herri Ekimenak eta BardenasYa kolektiboak deituta. Euskal Herri "antinperialistaren" aktibazioa eskatu dute eta NATOren ekintzak ez direla urruneko kontua gogorarazi dute Bardeako tiro eremua gogora ekarriz.