Gamarte eta Lakarrako herriko etxeek bultzaturik, Ttinka haurtzaindegi euskaldunak ateak ireki zituen 2019an Lakarrako lehengo apezetxean. 10 lekuren baimena du egiturak baina haur guziak ez direnez egunero etortzen, 17 haur jasotzen dituzte garai honetan. Kanaldudeko laguntzaile batek egin erreportai honen gidari, Jean Claude Ybargaray Lakarrako auzapeza, Leire Bidart haurtzaindegiko zuzendaria eta Baptiste Ibar burasoa.