Eider Eibarren tailerra izan da Jalgiren egitaraua ireki duen ekintzetako bat. Arrankudiaga-Zolloko Eskolan, Urduñako Herri Ikastetxean eta Laudioko Lamuza Ikastetxean egon da marrazkilari zornotzarrak. Amurrioko Bañueta kiroldegian, berriz, igandera arte ikusgai egongo den eraskuketa muntatu du Irantzu Lekue artistak. Arespalditzan ipuinak eta bertsoak uztartu ditu Ibai Esoainek, "Bertsolharitza" izeneko emanaldian. Musika ere ez da falta izan.Mikel Uraken doinuek hartu dute Amurrioko Juan de Urrutia Plaza. Leku batetik bestera aritu izan da Gorka Belasko marrazkilaria, emanaldien lekukotza ilustrazioen bidez jasotzen. Zinemak ere izan du bere txokoa, Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxean. "Pikadero" filma aurkeztu dute bertan. Joseba Tapiak eman dio amaiera egunari, Orozkon eskainitako emanaldi musikatuan.