Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Mugarik gabeko euskara - Egia, aitortza eta erreparazioa
2019-04-03

Euskaraz bizi nahi izateagatik euskaldunok mendetan zehar pairatutako jazarpena salatu du Euskal Herrian Euskarazek. Egia, Aitortza eta Erreparazioa eskatu dute euskaldunentzat. Euskarak jasandako zapalkuntzen historia gogora ekarri, eta hortik abiatuta, euskararen normalizazio prozesua diseinatzea aldarrikatu dute EHEko kideek. Aldarrikapen hori plazaratzeko, manifestu bat idatzi dute, eta jendaurrean aurkeztu dute Donostian, martxoaren 29an, Eureka Zientzia Museoan.

Bideo hau ekitaldi horretan proiektatu dute. Irudiak Ahotsak proiektuarenak dira.

Manifestuari atxikimendua eman nahi dioten herritarrek helbide honetan dute aukera,