Euskal Herrian greba feminista antolatzeko sortutako koordinazio taldeak eta beste hainbat kolektibok Martxoak 8ko grebarako dossierra osatu dute. Greban parte hartzeko moduak, deialdiaren arrazoiak, zein plazaratu nahi dituzten aldarrikapenak puntuz puntu biltzen ditu txostenak. Horrez gain, Euskal Herrian emakumeek bizi duten egoeraren inguruko diagnosi bat ere egin dute. Aurten, zaintzari eman nahi diote zentralitatea, zaintza lanetan zapalkuntza sistema guztiak gurutzatzen direla ikusten dutelako, izan kapitalismoa, heteropatriarkatua zein arrazakeria, besteak beste. Horren aurrean, doako zaintza sistema bat aldarrikatu eta egitura publikoei euren ardura hartzeko eskatuko diete martxoaren 8an.