Gipuzkoako Foru Aldundiak Asiako liztorra edo liztor beltzaren hedapenari aurre egiteko protokoloa egin du. Liztor beltza espezie inbaditzailea da eta 2010ean iritsi zen Hego Euskal Herrira eta orduz geroztik etengabe hedatzen ari da lurraldean. GFAk protokolo bat landu du habiak nork eta nola kendu behar dituen antolatzeko. Bideoan, Hernaniko Udalaren boluntario taldeak nola egiten duen lan ikus daiteke. Halaber, Legazpiko Korosti suhiltzaile-parkearen eskuhartze bat ere ikus daiteke.