Banatzaileen lana inoiz baino presenteago dago gaur egun, baina inoiz baino prekarioago ere bai. Horren aurrean, bizikleta banaketako kooperatibak sortzeari ekin diote Euskal Herrian. Gasteizen hasi ziren Eraman kooperatibarekin, eta Arrasaten, Irunen eta beste hainbat txokotan ere eredu berari jarraitu nahi diote. Helburua kooperatiben arteko federazio bat osatzea da, lan duina eta banaketa jasangarria oinarri izango dituena, noski.