Nazionalitate askotako pertsonek Balkanak zeharkatzen dituzte Europar Batasunera heltzeko. Ohiko bihurtu den ibilbidea da, 2015eko "migrazio-krisia" deiturikoa hasi zenetik. Baina bidea zaildu egin da ordutik. Mugimendu-murrizketak areagotu egin dira eta Poliziaren jarduna zorroztu, zeharkaldia izugarri zailduz. Kroazia, Europar Batasunaren babes nabarmenarekin, "Benetako Europara" –Schengen Itunarena– iristeko zeharkatu beharreko azken muga bilakatu da. Eta zailena.
Joseba Sanz Italiara bidean diren hainbat lagunekin izan da, lehen eskutik kontatzeko Kroazia eta Italia artean zer gertatzen ari den. Kontakizuna eta argazkiak izen bereko erreportaje honetan bildu ditugu: Kroazia, azken muga