Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Konfinamenduak ez ditu protestak itzali Libanon eta Txilen
2020-04-29

Koronabirusa kontrolatzeko hartutako neurriek apaldu dituzte hainbat herrialdetako protestak, Txile eta Libano, kasu. Baina haserrea ez da guztiz itzali, eta hori nabaritzen hasia da.

Libanon kalera ateratzen ari dira gobernuaren aginduen aurka, herrialdeko egoera sozioekonomikoa geroz eta okerragoa dela salatzeko, eta poliziarekin izandako istiluetan manifestari gazte bat hil dute aste honetan. Txilen ere, bertako poliziaren eguna baliatu nahi izan dute azken urteotako errepresioa salatu eta aldaketak eskatzeko.