Getxoko Itzulbatzeta III gaztetxea izan da hustu duten azkena. Maiatzaren 11n, astelehen gauez sartu zen Ertzaintza gaztetxean eta itxi egin zuten, auzotarren protesta artean. Honen aurretik, Gasteizko Talka espazio feminista hustu zuen Ertzaintzak maiatzaren 8an. Eta lortu ez bazuten ere, apirilaren 21ean Añorgako Fires lantegi berreskuratua desalojatzen ahalegindu ziren.