Bi urtez eratze prozesuan murgilduta egon ostean, hausnarketa eta eztabaidetatik ekintzetara jauzi egiteko sortu dute Kitzikan taldea. Mezu argi bat zabaldu dute Bergarako gaztetxean egindako aurkezpenean: “Kaleko indarrean sinesten dugu, kalean aurkituko gaituzue, kalea baikara”.