Urte bateko saiakeren ondoren, Donostiako Alde Zaharreko gazteek Orixe ikastola zena okupatu zuten 2018ko irailean, eta Kijera gaztetxea jaio zen. Hainbat proiektuk hartu dute etxea: joskintza tailerra, filosofia mintegia, haur txokoa, aisialdi ekintzak, formakuntzak, eragileak... Urtarrilaren 3tik aurrera desalojo arriskuan egongo dira Udalak abiatutako prozesua dela eta.