25 urte pasa dira Josu Zabala ETAko kidea hilik agertu zela Itziarren. 25 urte hauetan Espainiako Estatuak ezkutuan duen egiaren bila ibili dira bere familia eta ingurukoak. Atzo Etxarrin Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin zuen herriko plazan, hilik agertu zen ETAko militanteari benetan zer gertatu zitzaion argitu dezaten eskatuz.