Elkartearen 20 urteak ederki ospatzen ari da Makeako Jostakin antzerki eskola. 2022ko herriko besten kari, kantu eta antzerki gaualdia eskaini zuten gaztetxoek Antton eta Maria pertsonai ezagunen inguruko bi antzezlan proposatuz eta Antton Lukuk 1997an idatzitako "Antso Azkarra edo Miramamolinen Esmeralda" antzerkia taularatu zuten Jostakin antzerki eskolatik pasa diren antzezleek.