Pako Aristi da Irunberri, 1990: Arroilaren negarra liburuaren egilea, Erein Argitaletxeak berriki kaleratu duena. Liburu honetan biltzen dira 1990eko ekainaren 25ean Irunberriko Arroilako gertakariak, non ETAko bi kide (Susana Arregi eta Jon Lizarralde) eta Guardia Zibil bat hilik suertatu ziren. Bertsio ofiziala ez zen sinesgarria, eta 33 urte beranduago datu eta lekuko berriak bildu ditu Aristik, exekuzioaren tesia indartzen dutenak.