Antzinaroko euskaraz idatzitako testu zaharrena aurkitu dute Nafarroan, Irulegi mendian. Esku itxura duen K.a I. mendeko brontzezko xafla batean agertu dira inskripzioak. Iberiar alfabetoaren aldaera batean dago idatzia testua, antzinako euskarara edo "baskoierara" moldatua: “Zorioneko” hitza antzeman daiteke hasieran.
Hemen duzue Aranzadi Elkarteak Irulegiko Eskuaren inguruan egin duen erreportajea.