Hondamendia deitzen da Axut! kolektiboak & Artedramak taularatu duten antzezlan berria. 2020an milioi erdi bat metro kubo industria-hondakin isuri ziren A-8 autobidean, Bizkaian. Bi hildako izan ziren. Arauen errespetu eskasa, kutsadura, prozedura judiziala, nahasmendu politikoa… Harkaitz Canok idatzi eta Ximun Fuschek zuzendutako antzezlana da 'Hondamendia'. Luhusoko Harri Xuri gelan, Hendaiako Irandatz eta Kanboko Xalbador kolegioko ikasleen aurrean aurkeztu zuten antzerkiaren zati bat eta Kanaldudek bildu du bideo honetan.