Ainiza Monjolose, Gamarte eta Lakarrako herriak ikusgarri bat prestatzen ari dira Hiruak bat elkarteak bultzatuta. Emanaldi hau prestatzeko 150 parte hartzaile inguru ari dira lanean urte eta erdi honetan: dantzari, antzerkilari, kantari, zein laguntzaileak. Ikuskizuna bi aldiz eskainiko dute abuztuaren 23 eta 30ean Monjoloseko plazan.