Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Helduen begirada nagusi den jendartean, ezin nerabezaroa ulertu
2021-06-02

Koronabirusaren pandemia garaian asko hitz egin da nerabeez, izan hezkuntzan zein aisialdian bizi duten egoeraz eta euren jarrerez. Baina zenbat hitz egin dute eurek? Azpeitiko Gaztelekuko lau gazte bildu ditugu solasaldi txiki batean eta euren ahotsa gehiago entzun beharko litzatekeela azpimarratu dute, errealitatea horrenbeste aldatu den honetan badutelako zer esan eta zer proposatu.

Bide beretik, Ane Arenas Gaztelekuko hezitzailea, Jon Ziarsolo Harremanak Hezkuntza Elkarteko hezitzailea eta Estitxu Arozena bertso irakaslea ere, hauen hitzetan nerabeekin gehiago komunikatu behar du jendarteak.

Irakurri eskoletan koronabirusak eragin dituen aldaketen inguruan Estitxu Eizagirrek egin duen erreportajea lotura honetan.