Hatortxurock elkartasun jaialdiko lehenengo egunak irudi ikusgarriak utzi dizkigu: auzolana, giro ezin hobea, dantzak, irriak, elkartasuna... Bi urteko geldialdia eta gero, gogoa bazela igartzen zen Atarrabian kokaturiko jai eremuan. Alde iluna, bestetik, izandako bi eraso sexista eta beste eraso homofobo bat izan zen. Antolakuntzatik gertakari hauek salatu dituzte larunbata eguerdian egindako agerraldian.