Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Hamaika hizkuntza, borroka bakarra
2014-12-02

Askapena erakunde internazionalistak eta EHE eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dute auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik, Bolibiatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsitako mezuekin osatu duten ikus-entzunezkoa. Munduko herrien arteko elkartasuna jorratuz eta ikustaraziz, herri mugimendutik euskaldun eta euskaltzaleek aurrerantzean ere euskararen alde lan egiten jarrai dezaten.