Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Grabatzea ez da delitua, zure eskubidea da
2017-03-06

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako 'Grabatzea ez da delitua' kanpainaren bigarren erreportajea.

Polizia grabatzea zure eskubidea da. Legeak onartuta ala ez, zure eskubidea da. Ez dezagun ahaztu: espazio publikoan eta lan orduetan egiten dutena funtzionario publikoen lana da. Mozal Legeak berak, gainera, irudiak hartzeko eskubide hori aitortzen du.

Mezu oker interesatu asko zabaldu dira eta askotan ezjakintasunak kazetariok eta herritarrok nahastera eraman gaitu. Behin baino gehiagotan, Poliziak debekatu du irudiak hartzea, Mozal Legearen izenean.

Hala ere, erantzuna argia da: Mozal Legeak ez du irudiak hartzea debekatzen. Beraz, Polizia grabatzea zure eskubidea da. Irudien erabilera jakin batzuk zigortzen ditu legeak. Baina oso modu anbiguoan tipifikatzen du erabilera hori, hau da, interpretazio ugari egin daitezke honen inguruan. Horretaz gain, Soledad Becerrilek, Espainiako Arartekoak berak, gogoratu zien polizia guztiei irudiak hartzeko herritarrok dugun eskubidea.

Hortaz, polizia grabatzea ez da delitua. Zure eskubidea da.