Iruñeko erdialdetik egin dute Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren aurkako bizikleta martxa. Antimilitaristek NATOren kontrako oihuak bota dituzte eta militarismoa gaitzetsi dute. Armagintza industriak gerra honetan dituen interesak salatzeaz gain, errefuxiatuei eta desertoreei harrera berdina ematea eskatu dute. Txirrindulariek Aizoaingo kasernaren ondoan amaitu dute martxa.